You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Descubre todas las ventajas de ser parte de nuestra comunidad.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK

Erakusketa

2018(e)ko maiatzak 11 – 2018(e)ko irailak 23

Artea eta Txina 1989 ondoren erakusketak Txinan bertan nahiz munduko gainerako lekuetan lan egin duten hirurogei bat artista eta taldea guztiz garrantzitsuren obrak aurkezten ditu. Artista eta talde horiek, beren probokazioen bidez, ideologiaz libre dagoen errealitate bat osatu, gizabanakoa kolektibotasunetik kanpo sendotu eta Txinako esperientzia garaikidea ikuspegi unibertsal baten arabera definitu nahi dute. Gerra Hotzaren amaieraren eta 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoen arteko denbora-tartea du aztergai eta esperimentazio artistikoaren kultura aztertzen du globalizazioaren hasierak eta Txinak mundu osoan duen oparoaldi berriak ezaugarritzen duten garai batean. Erakusketaren izenburua, Munduaren antzerkia, Parisen bizi den Huang Yong Ping artistaren instalazio batetik hartu da. Kaiola-formako pieza horrek hainbat espezietako intsektuak eta narrastiak ditu barruan. Globalizazioaren aroaren metafora bat da, eta kosmologia txinatarrean eta Michel Foucaulten modernitatearen kritikan oinarritzen da, baita Ilustrazioaren garaiko mendebaldeko ideietan ere (alegia, panoptikoa kontrol-egitura gisa erabiltzeari buruzkoetan).

1989ko urtea hasiera eta amaiera izan zen aldi berean, artearentzat eta Txinarentzat. Tiananmen plazako ikasleen protesta-mugimenduaren errepresio militarrak, Ekainaren 4ko Gertaeran, esplorazio politiko, intelektual eta artistikoko hamarkada aski ireki baten amaiera markatu zuen. Berebat seinalatu zuen erreforma-sail baten hasiera; erreforma haiek garapen bizkor baten aro bat abiarazi zuten, nazioarteko loturen eta gizabanakoarentzako aukera berrien aroa, nahiz eta modu autoritarioetan bideratu. Artistak gertatzen ari ziren aldaketa handien katalizatzeaileak izan ziren, baina aldi berean eszeptikoak ageri ziren haien aurrean. Nazioarteko arte kontzeptualaren posizio kritikoa eta proposamen irekiak bereganatu zituzten, performanceak, pinturak, argazkiak, instalazioak eta bideoak sortu zituzten, eta hainbat proposamen aktibista jarri zuten martxan, gizartearen inplikazio zuzena bilatuz. 1990eko hamarkadan zehar eta 2000koaren hasieran hasi ziren jendaurrean agertzen, eta garai hartantxe, hain zuzen ere, hasi zen Mendebaldeko artea bere ekoizpengune tradizionalak baino harantzago bilatzen, eta hasi zen arte garaikide globalaren fenomenoa tankeratzen. Artista txinatarrek funtsezko eginkizuna bete zuten bilakaera hartan.

Artea eta Txina 1989 ondoren erakusketa sei atal kronologiko eta tematikotan dago antolatua, eta atalak museoko bigarren solairuko aretoetan zehar banatu dira. Nahiz eta erakusketan era askotako proposamenak izan, artista guztiengan dago Txinako gatazka politikoak eta Ekialde-Mendebalde dogmen sinplekeria gainditu nahi duen hausnarketa baten bilaketa. “Hirugarren espazio” baten askatasun horrek funtsezko distantzia bat eta ikusmolde berezi bat eman diete artistei Txinako historiaren ondarea, nazioarteko modernotasuna eta laurogeita hamarretako neoliberalismo globala lantzeko. Artista hauen sormen bihurriari esker, arte garaikidearen ikusmolde gero eta zabalagoa garatu da eta pentsamolde berriak azaldu dira, egile hauek landu dituzten auziek –identitatea, berdintasuna, ideologia eta kontrola– garrantzirik handiena duten une batean. 

—ALEXANDRA MUNROE, PHILIP TINARI ETA HOU HANRU

Alexandra Munroe, Arte Asiarreko ‘Samsung’ Arte-arduradun seniorrak eta Arte Globaletako Aholkulari seniorrak, Solomon R. Guggenheim Museum, antolatu du erakusketa hau; Philip Tinari, Zuzendaria, Ullens Center for Contemporary Art, Pekin, eta Hou Hanru, Zuzendari Artistikoa, MAXXI, Museo Nazionale delle Arti del XXI Secolo, Erroma, komisario gobidatuekin

Erakusketa antolatzeko honako hauen laguntza izan dute: Kyung An, Arte Asiarreko arte arduradun laguntzailea eta Xiaorui Zhu-Nowell, arte ardurako ikerlari elkartu eta arte arduradun laguntzailea, Solomon R. Guggenheim Museum

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean